Lanerako Prestakuntza

LANERAKO PRESTAKUNTZA

Fraisoro Eskolak lehen sektoreko profesionalen eta landa eremuko biztanleen eskura jartzen dugun tresna bat da prestakuntza hau. Ikasturte honetan eskaintzen ditugun ikastaroak ondoko hauek dira :

cartel plantas

ERITASUNAK SAIHESTEKO ETA BARATZEAN ETA LORATEGIAN LANDAREAK SENDATZEKO ERREMEDIO NATURALAK

  • Helburuak: Produktu fitosanitarioen aplikatzaileari buruzko gure ikastaroetan mezu bat zabaltzen dugu: produktu kimiko bat erabili aurretik, beste aukera naturalago batzuk probatu daitezke, aplikatzailearentzat kaltegarriak ez direnak eta ingurumena errespetatzen dutenak. Ikastaro honetan, landare basatiekin eta landatuekin landare-prestakinak egingo ditugu, hainbat teknika erabiliz, eta baratzeko eta lorategiko izurriteei eta gaixotasunei aurrea hartzeko trikimailu erraz eta eraginkorrak ezagutuko ditugu. Biodibertsitatea gure aliatua da landareen eta baratzezainen eta lorezainen osasunerako.
  • Datak: Martxoak 23, 24, 25 eta 26a, 15:30-19:30(16 ordu)
  • Matrikula: 40 €
  • Irakaslea: Clara Gutiérrez
aplicador

PRODUKTU FITOSANITARIOEN APLIKATZAILEA (OINARRIZKOA)

  • Datak: Otsailaren 10tik 18ra,15:00-20:00
  • Iraupena: 25 ordu
  • Matrikula: 50 euro
  • Irakasleak: Luis Cebrián eta Egoi Martioda
aloe vera imagen

ALOE VERA: MILA ERABILERAREN LANDAREA

  • Helburuak:
    • Aloe vera modu praktikoan nola erabili ikastea, bere bertute gastronomiko, kosmetiko, medizinal eta fitosanitarioak aprobetxatzeko, pateak, pureak, zukuak, krema hidratatzaileak, ongarriak, sustraitzaileak, fungizidak eta abar eginez.
  • Datak: Urtarrilaren 28an eta 29an, 15:30etatik 19:30etara
  • Iraupena: 8 ordu
  • Matrikula: 30 euro
  • Irakaslea: Clara Gutiérrez
aplicador

PRODUKTU FITOSANITARIOEN APLIKATZAILEA (oinarrizkoa)

  • Helburuak:
    Aplikatzailaren txartela lortzea.
    Produktu fitosantarioen arriskuaz jabetzea eta segurtasun-neurriak hartzen ikastea
    Produktu fitosantarioen erabilera ahalik eta gehien murrizten saiatzea, beste aukera batzuk (adibidez, kontrol biologikoa) erakutsiz
  • Datak: irailaren 23tik urriaren 3ra, 15:00 -20:00
  • Iraupena : 25 ordu
  • Lekua: Fraisoro Eskola
  • Norentzat: produkutu fitosanitarioak erosteko edo aplikatzeko txartela behar duten pertsonentzat.
  • Matrikula: 50 euro
botiquin

ETXEKO BOTIKINA: GAITZ ARINAK SENDATZEKO ERREMEDIO NATURALAK

  • Helburuak:
    Eguneroko gaitz arinak sendatzeko eta prebenitzeko teknikak ikastea, sendabelarrak eta produktu naturalak erabiliz (infusioak, ukenduak, aromaterapia, lurrunak ,…).
  • Datak: azaroaren 19tik 21era, 15:30-19:30
  • Iraupena : 12 ordu
  • Norentzat: landareak eta erremedio naturalak erabiltzen ikasi nahi duten pertsonentzat..
  • Matrikula: 40 euro
  • Irakaslea: Clara Gutiérrez

ZIURTAGIRI PROFESIONALAK – LANBIDE

cartelINSTALACIÓN Y MANTENIMIENTO DE JARDINES Y ZONAS VERDES_page-0001

LORATEGIAK ETA BERDEGUNEAK JARTZEA ETA ZAINTZEA

  • Helburua: Barnealdeko eta kanpoaldeko lorategien eta berdeguneen instalazio-, mantentze- eta hobekuntza eragiketak egiten eta antolatzen ikastea.
  • Lorezaintzako profesionaltasun-ziurtagiri bat da, 2. mailakoa, langabeei zuzendua.
  • Datak: Martxoaren 2tik uztailaren 3ra, 8:15 -14:45
  • Iraupena: 470 ordu
  • Matrikula: Doanik (Lanbideren bitartez)
horticultura

BARATZEZAINTZA ETA LOREZAINTZA

Profesionaltasun-agiria osorik (2. maila)

  • Datak: azaroaren 4tik maiatzaren 29ra
  • Ordutegia: 9:00-14:30, astelehenetik ostiralera
  • Iraupena: 600 ordu ( 40 orduko praktikak enpresetan barne)
  • Lekua: Fraisoro Eskola (Zizurkil)
  • Norentzat: langabetuentzat
  • Matrikula: dohainik
  • Info: tel.943692166 /beguzkiza@fraisoroeskola.eus
  • Izen ematea: LANBIDE
  • Gaitasun orokorra:
    Barazkigintzako edo lore moztuko ustiategi batean instalazio-, mantentze-, produkzio- eta bilketa-eragiketak egitea, eta, horretarako, landare-osasuna kontrolatzea, makinak erabiltzea, nekazaritza-jardunbide egokiei eta errentagarritasun ekonomikoari lotutako irizpideak aplikatzea, eta ingurumenaren, kalitate-kontrolaren, elikagaien segurtasunaren eta laneko arriskuak prebenitzearen inguruan indarrean dagoen araudia betetzea.
lacteos

ESNEKI FRESKO ETA IZOZTUEN TEKNOLOGIA

Espezialitatea osorik

  • Datak: urriaren 16tik 18ra
  • Ordutegia: 9:00-14:00 eta 15:00-19:00
  • Iraupena: 25 ordu
  • Lekua: Fraisoro Eskola (Zizurkil)
  • Norentzat: okupatuentzat
  • Matríkula: dohainik
  • Info: tel.943692166 /beguzkiza@fraisoroeskola.eus
  • Izen-ematea: LANBIDE
  • Irakaslea: Rubén Valbuena

IZEN-EMATEA

fraisoro@fraisoroeskola.eus / Tel: 943692166

Izen abizenak*

Emaila*

Gaia*

Mezua*