Denda batean salmentarako jakin beharreko kontzeptuak eta adibide praktikoak

Loredenda bateko guneak, eguneroko lanak, espazioen banaketak etab. ikusiko ditugu. 

Modulu honetan hiru zati handi ikusiko ditugu kurtsoan zehar, lana bilatu eta lortzeko oinarrizko azalpen batzuk, langileen eskubide eta legedia beste alde batetik eta segurtasuneko arauen azken zatia.

Lorazaintzari eta loradendari lotutako  enpresa bateko gestio ekonomikoa eramateko behar diran hainbat puntu jakin araztea

Modulu honetan lorategi zein berdeguneak mantentzeko egin behar diren lanak jorratuko dira; elementu begetal zein ez begetalak, zuhaitz, zuhaixka, frutarbol, landare bizikor, landare igokari zein hesien inausketak. Altuerako lanak etab.

Modulu honetan, landareei eragiten dieten agenteak identifikatu eta hauen kalteak gutxitzeko eta minimizatzeko dauden teknika ezberdinak landuko dira. Teknika hauek aplikatzean, osasunean eta ingurugiroan eragiten duten arriskuak kontutan hartuko dira, eta hartu beharreko babes neurriak zeintzu diren identifikatuko  eta praktikan hartu egingo dira.