Zooteknia edo abere ekoizpen/maneiurako oinarriak diren ikasgaien moduloa, hala nola fisiologia, anatomia, ugalketa, osasuna, e.a..

Nekazaritza gaiari lotutako ingeles teknikoa: ingelesez moldatzeko eskura ditugun tresnak sarean eta lanean erabili beharreko dokumentuak ingelesez erabiltzen jakitea.

Nekazaritzaren oinarriak jorratzen dituen eta nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduera garatzen den ingurunea, produkzio-elementuak eta nekazaritzako oinarrizko teknika batzuk ezaugarritzen dituen modulua da.

Igeltseritza, iturgintza eta zenbait nekazal instalazioen funtzionamendua irakasten da

Ustiategiko lantegia antolatzen du, eta erreminten eta tresneriaren kokapena justifikatzen du.

Traktorea eta trakzioko tresneria maneiatzen du, eta horien funtzionaltasuna eta erabilera interpretatzen ditu.

Traktorearen eta trakzioko tresneriaren oinarrizko mantentze-lanak egiten ditu, mantentzelanen fitxak eta protokoloak interpretatuta.

Soldadura-eragiketak eta oinarrizko mekanizazio-eragiketak egiten ditu, eta erabilitako materialak eta metodoak justifikatzen ditu.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, eta arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatzen ditu.