Ustiategiko lantegia antolatzen du, eta erreminten eta tresneriaren kokapena justifikatzen du.

Traktorea eta trakzioko tresneria maneiatzen du, eta horien funtzionaltasuna eta erabilera interpretatzen ditu.

Traktorearen eta trakzioko tresneriaren oinarrizko mantentze-lanak egiten ditu, mantentzelanen fitxak eta protokoloak interpretatuta.

Soldadura-eragiketak eta oinarrizko mekanizazio-eragiketak egiten ditu, eta erabilitako materialak eta metodoak justifikatzen ditu.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, eta arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatzen ditu.

Lorezaintza gaiari lotutako ingeles teknikoa: ingelesez moldatzeko eskura ditugun tresnak sarean eta lanean erabiliko beharreko dokumentuak ingelesez erabiltzen jakitea.

Igeltseritza, ureztapen eta iturgintza oinarrizkoa, jorratuko ditugu kurtso honetan